Kirola eta Aisia

Kirola eta Aisia

XX.mendean asko izan dira Zarautzen ospatu diren kirol ekintzak. Mende hasierako estropada edo pilota partiduetatik hasi, nazioarteko maratoia, eskubaloi taldearen norgehiagokak edota hondartzako futbol txapelketa besteak beste.

Kirol ekintza guzti hauek antolatzerako orduan bere biziko garrantzia izan du Zarauzko Kirol Elkarteak. 1944-an sortua, urteak aurrera joan ahala geroz eta atal gehiago sortzen joan dira, mende bukaeran xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, futbola, areto futbola, halterofilia, igeriketa, esku pilota eta rugby atalak zituelarik. Kirol ekintza gehienen antolakuntzaren ardura elkarte honena izan da, beti ere zarauztarren eta hainbat erakunde publiko zein pribaturen laguntza ezin hobearekin . Kirol ekintza hauetaz gainera,asko izan dira Zarautzen antolatu diren beste aisialdia mota bateko ekintzak.Hauetariko gehienak uda garaian burutu izan badira ere, Zarautzek urte osoan zehar hainbat jai,aisia eta kultur ekintza desberdinetaz gozatzeko aukera eskaini ohi digu . Modu berezian aipatzekoak dira Ekaina bukaeran ospatu ohi diren San Pelayo festa patronalak eta iraila hasieran tradizionalki ospatu ohi diren Euskal jaiak.Bi jai hauek markatu ohi dute Zarautzeko agendan udaren hasiera eta bukaera hurrenez hurren.

Lotura duten artxiboak

Baduzu dokumentu interesgarririk? Bidaliguzu zure artxiboa.

Bidalizkiguzu zure argazkiak

Testigantzak

Bidaliguzu zure testigantza

hasierara joan