Gida praktikoa
Gastronomia-dastatzeak, estresaren kontrako planak, abentura-kirolak… Askotariko jarduerak egiteko aukera ematen du Zarautzek. Bestalde, bilatu ostatuen, saltokien eta jatetxeen eskaintzan, Zarautzeko egonaldi osoa planifikatzeko.
Aisialdirako iradokizunak
-
Zarautzen zaporea dastatzea
Murgildu pintxoz betetako taberna bateko barran, eta dastatu txakolina, upategi bat bisitatuz.
-
Olatuei desafio egitea
Surflari iaioa izan edo ikasi nahian bazabiltza, surfean aritzeko hamaika aukera ematen dizu Zarautzek.
-
Esperientzia berriak itsasoz eta airez
Gozatu esperientzia berriez, eta egin igeri urpean edo egin hegan parapentean.
Urpekaritza
-
Ahaztu kezka guztiez
Erlaxatu eta atseden har dezakezu Zarautzen, SPAn edo golfean. Izan ere, golf-zelai izugarriak ditugu Zarautzen.
Eta gainera…
-
Gazteentzako eta helduentzako kirol-jarduerak
Uztaila-abuztua
Igeriketa, tenisa, arrauna, hondartzako boleibola, eskalada, jarduerak naturan, urpeko jarduerak, mendiko bizikleta, futbola, judoa, badmintona…
-
Aisialdiko jarduerak haurrentzat eta gazteentzat
Uztaila-abuztua
Ludotekak, eskolako jangelak, ikasteko bidaiak, udalekuak, kanpalekuak…
Zarautzez Blai programa: 4 urtetik gorako haurrentzako eta gazteentzako jarduerak.