People from Zarautz
Zarautz no sería lo que es si no fuera por sus gentes. Zarauztarras anónimos o famosos que han dado vida al pueblo y han forjado su historia. Desde grandes artistas, hasta remeros, pasando por trabajadores/as o deportistas que han aportado su grano de arena a la memoria de Zarautz.
En este apartado queremos recoger biografías o autobiografías de todos esas personas que han sido parte en la vida de Zarautz.
-
Aritz Aranburu
-
-
Karlos Argiñano
-
-
Andoni Egaña
-
-
Dani Estrada
Daniel Estrada Agirrezabalaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1987ko urtarrilaren 3an ) Errealeko futbolari euskalduna da. Erdilari nahiz defentsa postuetan jokatzen du. 2005-2006 denboraldian jokatu zuen lehenengoz bigarren taldearekin. Errealaren B taldearekin, 66 partida jokatu eta 15 gol sartu zituen, erdilaria izanik.2007-2008 denboraldia geroztik errealeko lehen taldeko jokalaria da.
Related documents:
-
-
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda (Zarautz, 1956ko azaroaren 30a) filologo eta politikari euskalduna. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan zen 2003tik 2007ra. Baita ere, Espainiako Kongresuko diputatu lau legegintzaldiz EAJ alderdia ordeztuz. Gaur egun, Pasaiako portu-Agintearen presidentea da.Deustuko Unibertsitatean Filologia eta Letretan lizentziatu zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen kide, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean lan egin zuen filologo bezala. 1984 eta 1989 urteen artean, HABEren zuzendari nagusia izan zen. Eusko Jaurlaritzaren kultura sailburuordea ere izan zen 1991-1992 urteetan. Azkenik, 1992tik 2003ra Espainiako Kongresuan Gipuzkoatik (EAJ) diputatu izan zen. 2003an, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izendatu zuten, kargua 2007an uzteko. Urte berean, Pasaiko portuaren Aginteko presidentziaren kargua hartu zuen.
Related documents:
-
-
Angel Illarramendi
Angel Illarramendi Larrañaga (Zarautz, 1958) euskal musikagilea da.Irakaslea Francisco Escudero (1912-2002) euskal musikagilea zuen. Zinemagintzan eta antzerkigintzan lanean askotan ibili izanda. Bere lan garrantzitsuenak honakoak dira: ·Musikagintza: Lehenengo sinfonia, Zelai urdin (1984) , Bigarren sinfonia (1986) , Hirugarren sinfonia Harri zuria (1988) , Laugarren sinfonia (1993) Bostgarren sinfonia (1996) . Seigarren sinfonia (1998) Zazpigarren sinfonia (2007) .·Zinemagintza: La buena nueva (2008) , El hijo de la novia (2001) , Karramarro Uhartea (2000), Yoyes (2000) , El último viaje de Robert Rylands (1996), 27 ordu (1986), Tasio (1984) .
Related documents:
-
-
Borja Iradier Agirrezabala
-
-
Jose Angel Iribar
Jose Angel Iribar Kortajarena (Zarautz, Gipuzkoa, 1943ko martxoaren 1a - ), Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen, "El Txopo" ezinenez ezaguna. Zarauztarra jaiotzez, 1962an Bilboko Athletic Klubak Baskonia futbol taldetik fitxatu zuen milioi bat pezetaren truke eta Irailaren 23an egin zuen debuta Malaga Futbol Taldearen aurka. Guztira hamazortzi denboraldi egin zituen taldean, 1962tik 1980. urtera bitarte. Bi kopa irabazi zituen, eta horrez gain UEFA txapelketako azpitxapelduna izan zen 1977. urtean.Guztira 467 partidu jokatu zituen Espainiako ligan. Kopako 93 partidu jokatu zituen, eta europako txapelketetako 55 partidu. Espainiako selekzioarekin 49 bider jokatu zuen, 1964ko Eurokopa irabaziz.Futbolean jokatzeari utzi ondoren, entrenatzaile bihurtu zen. 1983-84ko denboraldian 2.mailako azpitxapelketa lortu zuen Bilbao Athleticekin, taldeko sailkapenik onena. 1986-87ko denboraldian Athleticeko lehen taldea entrenatu zuen, baina arrakasta txikiagoz. 1999tik Euskal selekzioaren hautatzailea da. Zarraren hiltzetik Athleticeko Jokalari ohien Elkartearen presidentea da.1976ko Abenduan Errealaren aurkako partidu baten aurretik eta Kortabarria Errealeko kapitainarekin batera ikurriñarekin atera zen zelaira eta erdiko biribilean utzi zuten erakusgai. Francoren hiltzearen ondorengo banderaren lehen erakusketa publikoa izan zen.
Related documents:
-