Izenburua:
 
Egilea:
 
Lizentzia CC:

Zarauzko hondartzaren ekialdeko muturreko paisaiak balio nabarmena du eta, hori dela eta, 1997an, biotopo babestu izendatu zuten Iñurritza. Iñurritza errekaren estuarioaren inguruko itsasbazterra da Iñurritza, eta hainbat ekosistemak osatzen dute, hala nola duna-sistemak, padurek eta itsasadarraren ekialdeko itsaslabarrek. Txikia da, baina balio handia du naturaren ikuspegitik eta, horrexegatik, babestu eta ahal duen neurrian lehengoratu egin nahi du Zarautzek. Egungo dunak eta padurak garai bateko dunen aztarna txiki bat baino ez dira. Lehen, itsasbazter osoan hedatzen ziren, eta paduraz betetako eremu heze bat utzi dute atzean. Biotopora iristeko, itsas pasealeku osoa ibili behar dugu, eremu babestuaren sarrerara iritsi arte, golf-zelaiaren ondora. Pasealeku lau bat abiatzen da handik, eta hainbat informazio-panel instalatu dituzte eremu babestuari buruz, oso balio handikoa baita.

Beste argazki batzuk: