Izenik gabea (Begoña Uriarte)
- Izenburua: Server error
- Lizentzia CC: Aitortu - Ez merkataritzarako - Partekatu baimen beraren arabera (by-nc-sa)
Datu orokorrak:
- Izena:
- Izenik gabea (Begoña Uriarte)
- Egilea:
- Begoña Uriarte
- Kronologia:
- 1985
- Materialea:
- Markinako harria
Deskribapena:
Arrasateko artista horrek “Harri eta Herri” izeneko Zarauzko Lehenengo Nazioarteko Eskultura Simposiumean parte hartu zuen, 1985. urteko uztailean.Zuzenean lurraren kontra dagoen kubo baten gainean, bi prisma angeluzuzen ageri ditu eskulturak. Goiko prismaren muturra zertxobait igotzen da, eta proposatutako ardatzarekiko haustura dakar horrek; ondorioz, ikuslearen begirada bideratzen duen tentsio-puntu bat sortzen da. Halaber, mutur horrek bere ardatza proiektatzen du, askoz dinamikoagoa eta asaldatzaileagoa dena.