Datu orokorrak:
- Izena:
- Izenik gabea (Xabier Loyola)
- Egilea:
- Xabier Loyola
- Kronologia:
- 1987
- Saria:
- Sari berezia Zarauzko artistari (Nazioarteko Eskultura Lehiaketa)
- Materialea:
- Burdina eta marmola
Deskribapena:
Xabier Loiolak piezen serie sekuentzialak sortzeko joera du: non eta nola kokatuta dauden kontuan hartuz, testuinguru bat sortzen dute. Hala, obren artean elkarrizketak, eztabaidak edo tentsioak eratzen dira. Gainera, proiektuak irekiak dira, eta aukera ematen dute obrak gehitzeko edo obrak elkarren artean gurutzatzeko. Formak itxura “ederra” goraipa dezake (akabera onak material pobreetan edo hondakinetan), edo iraindu ere egin dezake.