Dotorekua

Dotorekua
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
Dotorekua
Kronologia:
XVI. mendea
Mota:
Jauregia
Eraikin horrek parte zaharraren muga historikoak zedarritzen ditu, eta adibide ona da ikasteko hiri gotikoaren eskema aldatu gabe nola egokitu daitekeen Erdi Aroko hiri-bilbera.

Castro Urdialeseko korrejidore izandako Juan Ortiz Zarauzkoa doktoreak eraiki zuen jauregia. Gerora, Zarauz-Berroeta Aldamar familiarekin lotura izan zuen. Bigarren solairuak Zarauz leinuaren armarria du: zilarrezko sail bat, itsas uhinen gainean dauden hiru asun-sasi eta hiru panela ageri dira irudian.

Eraikinaren arkitektura lehenengo jauregi euskaldunen garaikoa da (planta aglomeratua eta apaindura gutxiko aurrealdea, konposizio klasizista, hormen lodiera eta Erdi Aroko dorre baten aurrekariak). Errenazimendu estilokoa da, kutsu gotikoa ere baduen arren (sarrerako arku zorrotza, esate baterako).

Kokapena

hasierara joan