Datu orokorrak:
- Izena:
- Errotaberri
- Kronologia:
- XVIII. mendea
- Mota:
- Errota
Olaa errekastoaren ezkerrean kokatzen den errota da, eta antepara badu oraindik (errotaren gurpil hidraulikoa gordetzeko putzua, tunel baten gainean; depositu erregulatzaile horrek gurpila mugiarazteko ur-jauzia sortzen du). Rodeteek aktibatutako bi harri pare zituen. XX. mendeko lehen erdialdean, turbina bat jarri zen, mugimendua sortzeko. Azkeneko eho-aldia 1973. urtean egin zen.
Ezkerreko aldean, gezileiho bat ikus daiteke. Beste fatxadako sarrerako ateburuan, erliebe konopial bat dago, eta beste erdia egurrezko eta igeltsuztatutako harlangaitzazko bilbaduraz eginda dago.