Agirre Behekoa (Agerre Behekoa)

Agirre Behekoa (Agerre Behekoa)
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
Agirre Behekoa (Agerre Behekoa)
Kronologia:
XVI. mendea
Mota:
Baserria
Jatorria Erdi Aroan duen Iñurritza auzoko baserririk zaharrena da. Garai batean, etxebizitza familiabakarra izan zen; bi isurkiko teilatua eta dolare-egitura izango zituen. Badirudi XVII. mendean sute bat izan zela eta, ondorioz, baserria berreraiki behar izan zuten. Jatorrizko egituratik oina, soilik ekialdeko aurpegia eta atzeko horma gelditu ziren. Familia bakarreko egiturari eutsi zion, XVIII. mendean bi kolono-familia errentari bizitzeko egokitu zuten arte. Egokitze-lan horiek egin zituztenean, hirugarren isurki bat gehitu zioten atzeko aldean, Kantauri itsasoak eragindako kalteei aurre egiteko. Balkoi hegalduna ere geroagokoa da.
Garai bateko iparraldeko aurpegian, gaur egun ukuilua du atxikia, eta ez du ezer ikusten uzten. Ojiba-arku bat (ukuiluaren sarrera zaharra) eta erdi-puntuko arkudun bi leiho ikus daitezke (lastategia aireztatzeko balio zuten). Mendebaldeko aurpegian zegoen arku zorrotzak asken korridorera ematen zuen.

Kokapena

hasierara joan