Elkano goena

Elkano goena
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
Elkano goena
Kronologia:
XVI. mendea
Mota:
Baserria
Eraikin xumea da, Gipuzkoako baserri tipikoa. Bi isurkiko teilatua du, habez osatutako bilbadura bat eta harlangaitzazko hormak.
Armarririk ez duen arren, Elkano leinuaren jabetzakoa izan zen. Zarauzko Parrokiako dokumentu batean azaltzen denez, 1640ko abuztuaren 2an hil zen, 107 urte zituela, Joseph Elkanokoa, etxe horren jabea. Batzuek defendatzen dutenez, baserri horretan jaio zen Juan Sebastian Elkano (munduari bira eman zion lehenengo espedizioan parte hartu zuen nabigatzailea).

Kokapena

hasierara joan