Ibaietako San Martin
Datu orokorrak:
- Izena:
- Ibaietako San Martin
- Kronologia:
- XVI. mendea
- Mota:
- Baseliza
Lehen karlistaldian, kuartel gisa erabili zuten Don Carlosen indar armatuek, eta, ondorioz, oso hondatu zen. 1883. urtean konpondu zuen Zarauzko bikarioak.
Egurrezko bilbadurak eutsia da, eta arku-formako atari batetik sartzen da barrura. Bao txikiak ditu, barrualdea nekez argitzen dutenak (absidean, bi gezileiho daude, eta beste bat eskuineko horman).
Barruan, harrizko banku jarraitu bat dago absideko aldeetan. Lotura-habe handi bat ere badago, erdigunean dekoratuta dagoena eta hiru karga-zutabe eta jabaloiak (horizontalean edo inklinatuta dagoen enborra eskoratzeko bertikalki muntatuta dagoen enborra) dituela. Gotzain jantzitako Santuaren XVIII. mendeko irudi bat ere ikus daiteke.
San Martin santuaren egunean, berakatza, artoa, babarruna eta bestelako haziak bedeinkatzen dira.