Datu orokorrak:
- Izena:
- Txoko maite
- Kronologia:
- XX. mendea
- Mota:
- Txaleta
Oin angeluzuzena eta bi isurkiko teilatua duen eraikin bakartua. Igeltsuztatutako eta margotutako harginlana da, eskantzuak eta baoen markoak izan ezik, harlanduz eginak baitira. Baoak zuzenak dira, beheko solairukoak izan ezik, beheratutako bao ezkartzanoak baitira. Fatxadaren ardatz zentralak bi begiratoki ditu, teilaz eginiko hauts-babes batekin (baoen goiko markoa) errematatuta. Garaiko arkitektura eklektikoaren eragina nabari zaio, korronte klasikoekiko zorra ere azaltzen duen arren. Francisco Oyarbidekoaren lana da.