Vista Alegre finkako sarrera (Txokolatezko etxea)

Vista Alegre finkako sarrera (Txokolatezko etxea)
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
Vista Alegre finkako sarrera (Txokolatezko etxea)
Kronologia:
XX. mendea
Mota:
Txaleta
Vista Alegre finkaren atezaindegi zaharra da sarrera, eta bertan kokatzen zen Villapadiernako kondeen jauregia. Kondeak udaldia Zarautzen pasatzen hasi ziren, Isabel II.a erregina laguntzen baitzuten hura bisitan etortzen zenean.
Balaustradak (barandek eskubandekin osatzen dituzten zutabe txikiak) dituzten balkoi hegaldunak edo irtenak egurrezkoak ziren hasieran. Eraikina goitik behera zaharberritu zen 1995. urtean.
Txokolatezko Etxea izena ematen zaio, ipuinetako etxeekin duen antzekotasunagatik.
Lotutako teilatu-hegal handi bat ere badu etxeak.

Kokapena

hasierara joan