Datu orokorrak:
- Izena:
- Zarauzko portua
- Kronologia:
- XIX. mendea
- Mota:
- Portua
Portu txiki horrek babeserako dike bat du iparraldean, eta errepidearekiko paraleloa den kontradike bat hegoaldean. Itsasbehera dagoenean lehorreratzen diren txalupa txikiei babesa ematen die. Espazio gutxi dago eta, ondorioz, amarratze-sistemaren krokadura-sokak kanpoko horman daude. Zeharkako hormatxo batek banatzen ditu amarratze-eremua eta zamalanetarako eta aisialdirako eremua.
Mariano Jose Laskuraingoak eraiki zuen 1857 eta 1859 urteen artean, nahiz eta eraikitze-lanen prozesu burokratikoa 1848an hasi. 1872. urtean, hondatuta geratu zen Karlistaldien ondorioz, eta laurogeiko hamarkadan berreraiki zuten, gaur egun ezagutzen dugun itxuran.