Santa Barbara

Santa Barbara
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
Santa Barbara
Kronologia:
XVIII. mendea
Mota:
Baseliza
Meagas gainetik Zarautzetik Getariara zihoan bidetik gertu dago ermita hori. Mendiaren gailurrean dago, eta bista ikusgarria du.
Eraikin berria egiteko ez zegoen nahikoa diru, eta 1704ko ekainaren 20an Iruñeko Gotzainak ermitaren alde limosnak emateko eskatu zuen.

Jasotako diruarekin, jenero-dohainekin eta bizilagunek materialez hornitzeko eta haiek garraiatzeko eskaini zuten doako laguntzarekin, lanak abian jarri ziren berriz. Bost urte iraun zuten lanen ostean, ermita 1709. urtean bedeinkatu zen, nahiz eta hobekuntzek 1936. urtera arte jarraitu zuten. Urtero ematen ziren diru- edo jenero-dohainak ermita mantentzen laguntzeko. 1705. eta 1774. urteen artean, arrantzaleek baleen zatiak eskaintzen zituzten dohain gisa, eta, horren truke, txakolina oparitzen zitzaien (alderdi honetako ardo zuria). 1850. urtean, konponketa garrantzitsuak egin ziren, eta, 1995.ean, goitik behera zaharberritu zen.
Ipar-ekialdera orientatuta dago, bi isurkiko estalkia du, oin angeluzuzena eta abside trapezoidala. Oso ondo egokituta dago lurraren erliebera, eta, fatxadara heltzeko, eskailera bat dago. Barruan, arku eskartzanodun egurrezko ganga bat ikus daiteke. Burualde poligonalaren gainean eta aldarearen atzean, diseinu klasikoko erretaula txiki bat dago, eta, bertan, Santa Barbararen irudia, ezaugarri ikonografikoak dituela. Gainontzean, koruak eta argiztapen-bao txikiek osatzen dute espazioa.
Garai batean, nekazariek kandelak pizten zituzten uztari kalte egiten zioten ekaitzen kontra otoitz egiteko. Gaur egun, meza bakarra izaten da, abenduaren 4an.

Kokapena

hasierara joan