Santa Barbara galtzada

Santa Barbara galtzada
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
Santa Barbara galtzada
Kronologia:
Ezezaguna
Mota:
Galtzada
Zarautz eta Getaria lotzen dituen ohiko bideari jarraituz, Santa Barbara ermitaraino iristen den galtzada tartea da. Batzuek erromanizazio garaian Kantauri itsasoko ertzetik Asturiasera joateko Agrippa Bidearen zatitzat hartu izan dute. Baina ez da dokumenturik aurkitu lurrean harri-zola jartzeko eginiko egokitze-lanen inguruan, eta harri-zola da, hain justu, erromatarren galtzadaren ezaugarri nagusia. Halere, horrek ez digu galarazten pentsatzea erromanizazio garaian bide horretatik joan zitekeela.
Bide-bazterreko tarte laburretan, hareharrizko bloke erdi-eskuadratuak daude oraindik, bikain lerrokatuta eta jarrita. Bidearen barrualdea, berriz, neurri txikiagoko blokez osatua dago. Gainera, ibilbidean zehar eta distantzia erregularretan, gutxi gorabehera, zeharka jarritako hustubide edo isurbideak daude.
Lurzoruan dauden materialak ikusita, maiz konpondu dela ondoriozta daiteke.

Kokapena

hasierara joan