Santa Klara komentua
Datu orokorrak:
- Izena:
- Santa Klara komentua
- Kronologia:
- XVII. mendea
- Mota:
- Komentua
1794. urtean, frantsesek hondatu egin zuten, eta, horrenbestez, 1985ean, komentua zaharberritu zuten. Diseinu zorrotzeko eraikuntza da, eta luxurik gabeko materialekin egina. Gainera, fatxadetan ikus daiteke garrantzi gehiago eman zitzaiola hormari baoei baino. Beraz, eraikin frantziskotarrek duten luxurik gabeko sinpletasuna islatzen du. Gelak patioaren inguruan daude banatuta. Eliza Miguel Esnaolakoak eraiki zuen 1656an, eta Barrokoaren hasierako garaikoa da. Kanpaiak jartzeko hiru hutsuneko kanpai-hormak daude fatxadan, eta, sarreraren gainean, horma-hobi bat ageri da, Santuaren irudia barnean duena. Sarrerak gurutze latindar oina du, eta abside oktogonala. Barrualdean, egur polikromatuz eginiko XVIII. mendeko erretaula ikus daiteke, Santa Klarari eskainia. Haren inguruan, Ama Birjinaren, Santa Anaren eta San Joseren irudiak daude.