Santa Maria la Real parrokia

Santa Maria la Real parrokia
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
Santa Maria la Real parrokia
Kronologia:
XV. mendea
Mota:
Parrokia / Aztarnategia
Parrokiako zaharberritze-lanek Burdin Arotik Aro Modernora arte doazen okupazio-mailak bistaratu zituzten. Burdin Aroko espazioan, sutondoa duen gela karratu bat ageri da.
Erromanizazio garaiko Gipuzkoako aztarnategi garrantzitsuenetariko bat dela esan eta dokumenta dezakegu, kalitate handiko eraikuntzak baitaude, Aroaren bukaeratik K.o. V. mendera arte doan okupazio-kronologian.
Erdi Aroari dagokionez, badago hiru mailako nekropoli bat: zaharrena IX-X. mendeetakoa da, eta hormako hilobiei dagokie; bitarteko fasearen (XI-XII) ezaugarria da harlauzadun hilobiak izatea. Azken fasean, XIII-XIV. mendeetan, harlauzadun hilobiak gutxitzen direla ikus daiteke, hilobi sinpleen mesedetan. Egungoaren aurreko hiru tenplu kristauren inguruan kokatuta egongo litzateke nekropolia, parrokian egindako indusketetan ikusi zenagatik. Haien gainean eraiki zen gaur egungo egitura.

Eliza

Eliza gotikoa harresiz kanpo eraiki zen, Zarauz familiaren laguntzari esker. Jatorrian nabe bakarra zuen, baina XVI. mendean bi kapera gehitu zitzaizkion alboetan, eta gaur egun duen gurutze latindarraren itxura eman. XVII. eta XVIII. mendeetan egin ziren eranskinei dagozkie elementu asko. Barruan, Santa Maria La Real aztarnategiaren zati handi bat dago; aztarna horiek Zarauzko historia erakusten dute, K.a. V. mendetik gaur artekoa.
Erretaula nagusia Andres Araozekoa eta haren seme Juan hasi ziren eraikitzen XVI. mendearen amaieran eta XVI. mendearen hasieran, eta Nuestra Señora la Realen irudiaren neurrira eginda dago. Beste lau erretaula ere badaude: Arrosarioa, 1612an egina, eta San Exuperio, biak ere Ambrosio Bengoetxea egileari egotziak; eta San Juan Bautista eta Kristo Santua alboetako erretaula barrokoak, biak ere Martin Sagarzurieta artista zarauztarrak eginak.

Elizaren mendebaldeko horman, beiratea duen arrosa-leiho bat dago. Kanpoko aldean, gurutzearen zutabea ikus daiteke. Zutabe hori Zarauzko Arte eta Historia Museoan dago gaur egun, kamioi batek kolpe batez bota baitzuen.

Kokapena

hasierara joan