Datu orokorrak:
- Izena:
- Villa Munda (Zeleta berri)
- Kronologia:
- XIX. mendea
- Mota:
- Jauregia
Gaur egun musika-etxea den palazioa lorategi batez inguratuta dago. Hilerri zaharreko lurretan eraikitzeko agindua Pedro Gonzalez Velascokoa doktore jaunak eman zuen, historiak eman duen anatomistarik handienetarikoa eta Antropologiako Museo Nazionalaren sortzailea. 14.500 erreal ordaindu zituen, eta gorpuak hobitik ateratzeak eta egungo hilerrira eramateak ekarri zituen gastuak gehitu behar zaizkio kopuru horri. Diotenez, etxearen jabeak hildako alaba baltsamatu egin zuen, eta paseatzera ateratzen zuen.
Sanz Enearekin batera Zarautzen geratzen diren XIX. mendearen amaierako udaldiko jauregien adibide bakarrenetarikoa da, nahiz eta garai hartatik hona aldaketak izan dituen. Esaterako, hegoaldeko fatxadan, “U” formako patio txiki bat osatzen duten beste bi atal ageri dira, garaiera gutxiagokoak; atal horiek eraikina egin eta gero erantsi zituzten.