Datu orokorrak:
- Izena:
- Zarauz-Gamboa
- Kronologia:
- XVII. mendea
- Mota:
- Armarria
Zarauz-Gamboa leinuaren antzinako etxea da. Beste nonbaitetik berreskuratutakoa dirudien ateburuan, familiaren armarria ageri da oraindik ere. Azuritazko hiru panela ditu hiruki forman egituratuta, hiru asun-sasi, inskripzio gotikoak eta eszena bat: bale-txalupa batetik, zetazeo bat arpoiaz jotzen ari dira.
Eraikuntza harlanduzkoa da, eta, lehen solairutik gora, balkoi jarraituak eusten dituzten karga-hormen ezproi itxurako (alboko kontrahormak) luzapena du.