A través de

Datu orokorrak:

Izena:
A través de
Egilea:
Dora Salazar
Kronologia:
1996
Saria:
1. saria (Itsas Pasealekua Eskultura Lehiaketa)
Materialea:
Brontze

Deskribapena:

Hiru piezaz osaturiko proiektua da. Hasiera batetan barruko espazio batean jartzekoa zenez, eskala txikiagoan egiteko pentsatuta zegoen. Hiru piezek itsas izaerako erreferentzia nabarmenak dituzte. Oskolen, moluskuen, anforen eta itsasoan bizi diren izaki organikoen irudietan oinarritzen dira. Zarauzko itsas pasealekua espazio irekia da, eta, horregatik, beharrezkoa izan da obraren eskala, materialak eta euskarriak lekura egokitzea. Eskultore nafarrari ez zaizkio izugarrizko neurriak interesatzen, nahiago baitu harreman gizatiarragoa sortzea, piezak aurkituz, begiei inposatu gabe, eta naturalaren (hondartza, itsasoa) eta artifizialaren artean dagoen hiri baten arteko lotura eginez. Piezen itxura itsasaldekoa den arren, ikuspegi teknikotik eraikuntza artifizialak dira, eta zorutik sortzen dira, izaki mekanikoak balira bezala.
Jarraian ikusiko dugun obra (“Torsión compensada”) baino txikiagoa da, eta zabaleran irekitzen da. Bi atal ditu: bata, formari dagokiona, opakua da; eta bestea, egiturari dagokiona, lineala da. Interesgarria da bai barrutik, bai kanpotik. 14 mm-ko lodiera duen altzairuzko hagaxka bat da euskarri nagusia, itsasoari begira dagoen zutabetik ateratzen dena, ez pasealekuaren zorutik. Errematxeekin mihiztatutako modulu hutsez osatuta dago pieza.

Kokapena

hasierara joan