Zarauzko dama

Datu orokorrak:

Izena:
Zarauzko dama
Egilea:
Marcos Hernando
Kronologia:
1996
Saria:
Aipamen berezia (Itsas Pasealekua Eskultura Lehiaketa)
Materialea:
Altzairu Herdoilgaitza

Deskribapena:

Proiektuaren egileak ikus-erreferente derrigorrezko bat plazaratu nahi izan du, eta posible diren ikuspuntu guztiak landu ditu. Eskultura tinkoa da, itsasoari aurrez aurre begiratzen diona eta itsasotik, hondartzatik eta pasealekutik ikusten dena. Egilearen hitzetan, eskultura “antropomorfoa da, femeninoa, totemikoa. Zarauzko Dama izenaz ezagutua, bere jabetzak eta ingurua (hau da, Zarautz) zainduko, behatuko eta babestuko ditu”.
Sorrera-ardatz baten inguruan egituratuta dago irudia. Ardatz horretan, oinarrian lotutako zilindro eta kono moztuak sortzen dira. Aukeratutako materiala altzairua denez, akabera satinatua du, eta badu berezko argia. Era berean, eguzkiaren eta gauaren argia islatzen dira irudian, eta, horretarako, argiztapen berezia beharko du. Argiaren desmaterializazio horrek azaleko halo berezia ematen dio, eta arintasuna iradokitzen du. Eskulturaren altuera 1,70 metro neurtzen duen pertsona baten hirukoitza da; pasealekuaren dimentsioen aurrean txikiagotuta ez geratzeko sortu du egileak halako eskultura altua. Eskultura Orixe kalea eta itsas pasealekua batzen diren erdigunean dago. Pasealekuko lurreko kanpoko lerro iluna ukitzen du –hondartzatik gertuen dagoena–, behin eta berriz angeluzuzen bat marrazten duen lerroa, hain zuzen.

Kokapena

hasierara joan