Canons 22
- Izenburua: Server error
- Lizentzia CC: Aitortu - Ez merkataritzarako - Partekatu baimen beraren arabera (by-nc-sa)
Datu orokorrak:
- Izena:
- Canons 22
- Egilea:
- Elena Asins
- Kronologia:
- 1996
- Saria:
- 2. Saria (Itsas Pasealekua Eskultura Lehiaketa).
- Materialea:
- Harria
Deskribapena:
72 irudiz osatutako multzo lineala eta horizontala da. Metro kubiko bat du irudi bakoitzak, eta guztira 143 metroko luzera eta metro bateko zabalera du multzoak. Irudien arteko distantzia metro batekoa da, obraren erdialdean izan ezik, irudien berreraikuntzak irudien beren arteko distantzia handiagotu egin baitu. Elena Asins eskultorearentzat, irudi-multzoak inguruan sortzen duen eraginak edozein leku berariaz bihur dezake espazio estetiko. Artearen merkatuak agintzen dituen molde konbentzionaletatik ihes egiten du nortasun propioa bilatzeko, bai eta artearen ongizate soziala eta kulturala bilatzeko ere. Artista horren sormen-prozesuari buruz adieraz daiteke lana ez dela ustekabekoa izan. Autoreak berak esandako hitzen arabera, arrazoiketa eta hausnarketa sakon baten ondorioa da, ia zazpi urteko lanaren emaitza.Irudi-multzoa pasealekuaren erdian kokatu da, eta 36. irudia ibilitako espazioaren erdigunean geratzen da, Lizardi eta Iger kaleen artean, gutxi gorabehera.