Makazaga

Makazaga
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
Makazaga
Kronologia:
XV-XVI. mendeak
Mota:
Dorretxea
Estilo gotikoko hiri-etxe gotortu hori inguruko eraikin bakarra zen jatorrian. Zarautzek ez zuen harresirik, baina zenbait dorretxe izan omen zituen babesteko. Makazaga etxeak, hain justu, funtzio hori zuen hiriaren hegoaldeko sarreran, nahiz eta ez izan dorretxe bat zentzu hertsian esanda.
Beheko solairuan, ogiba-arkua duen sarrera bat ikusten da. Aldiz, goiko solairuak adreiluz eta egurrezko egituraz eginda daude. Baoak eta aurrealdearen kanpoko itxura aldatu egin dira denboran zehar, eta atzeko eta alboetako fatxadetan iraun dute hobekien eraikinaren XVI. mendeko jatorrizko ezaugarriek: leiho konopialak, gezileihoak, gargolak (teilatuetako ura isurtzeko ubideen azken zatia), etab. Fatxadako ezproi solidoek (alboko kontrahormak) eusten zioten egurrezko hegalez osatutako egiturari, fatxadan ateratzen diren zenbait modiloitan (hegal baten pisua eusteko pieza) ezartzen dena.

Kokapena

hasierara joan