Datu orokorrak:
- Izena:
- Olaa errota
- Kronologia:
- Ezezagun
- Mota:
- Errota
Olaa errekastoaren bazterrean kokatuta dagoen eraikin modernoa da, eta, azkeneko errotariak esan zuzenez, Zarauzko errotarik zaharrena bertan egon zen. Errota horretako urek elikatzen zuten Basobeltz burdinola. Ura Olaako urtegitik etortzen da, eta etxetik 20 metrora dagoen deposituan biltzen da. Bertan, rodeteekin akzioan sartzen da, hodi batzuei esker.
XX. mendearen erdialdera, aldaketa handia izan zen. Garai horretan, errota Gipuzkoa osoko burdinazko rodete handienarekin aktibatu zen. Horri esker, energia elektrikoa lortu zen etxearentzat. Azken eho-aldia 1963. urtean egin zen.