San Sebastian

San Sebastian
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
San Sebastian
Kronologia:
XV. mendea
Mota:
Baseliza
Oin angeluzuzena duen eraikin gotikoa da. XVIII. mendeko kanpai-horma txiki bat du, eta nagusiak auzoko sei etxeen jabeak ziren. Leku estrategiko batean kokatuta dago, bailara eta Zarauzko ibarra ikusten baitira handik.
Hego-ekialdera orientatuta dago, eta erdi-puntuko arkudun sarrera egurrezko habeez eutsitako atari zabal batek babesten du. Ateburu batean, erliebe gotiko bat ikus daiteke, eta, bertan, San Sebastianen martirioaren anagrama den gurutzeen sinboloa azaltzen da. Horma batean, mainelez banatutako bi leiho konopial daude. Absidean, bi gezileiho eta arrosa-leiho bat daude, guztiek ere beirateak dituztela. Barruan, Kristo Gurutzatuaren irudia, San Sebastianena eta Arrosario barruan dagoen Ama Birjinaren irudiak ikus daitezke.
1969. eta 1983. urteen bitartean, eskola bat izan zuen atxikia. 1996. urtean, sabaia erori zen, eta zaharberritze-lan handia egin behar izan zen.
Duela gutxira arte, San Juan egunean joaten ziren bertara lore-sorta bat eta nekazaritzako produktuak hartuta, baina zaindariaren jaia urtarrilaren 20an ospatzen da.

Kokapena

hasierara joan