Santa Marina (Antiokiako Maria)

Santa Marina (Antiokiako Maria)
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
Santa Marina (Antiokiako Maria)
Kronologia:
XX. mendea
Mota:
Baseliza
Estilo eklektikoa duen ermita da. Marina Alzurukoak Zarautzetik Azpeitirako sarreran harrizko gurutze bat jartzeko agindu zuen, eta hor dago eraikinaren sorreraren arrazoia. Gerora, estalkia jarri zion gurutzeari, eta santutxo bihurtu zuen; eta, azkenik, bertan eraikitzeko baimena eskatu zuen. Gurutzea zegoen tokian lekurik ez zegoenez, jatorrizko ermitari dagokion eraikina Santa Marina kaleko 16 zenbakian altxatu zen, 1610. urtean. Eraikin hori 1932an bota zuten, eta gaur egun dagoen lekura eraman. 1991. urtean, berriz eraitsi zuten, barrualdea berrantolatzeko, baina fatxadako elementuak gorde ziren.
Liturgia-ospakizun bakarra maiatzaren 21ean izan zen.
Nabe bakarreko oin angeluzuzena du, eta kalera ematen duen elizpea, nabe nagusia, aldarea eta bi argi-zulorekin argiztatutako sakristia. Aurrealdean dituen pinakuluek (dorre zorrotz eta txikien itxura duten akaberak) eta arku zorrotzek itxura gotikoa ematen diote.
Barruan, Santa Marinari, Kristo Gurutzatuari eta Santa Apoloniari eskainitako eskultura-tailak daude.

Kokapena

hasierara joan