Zarautz Dorrea
Datu orokorrak:
- Izena:
- Zarautz Dorrea
- Kronologia:
- XV. mendea
- Mota:
- Dorretxea
Eraikinaren beste funtzio bat izango litzateke udaleko erlojuaren euskarria izatea. Erlojuari makineria berria jarri zitzaion 1609 eta 1910 urteetan. Eraikinean bertan dagoen Zarauzko Arte eta Historia Museoan dago ikusgai erlojuaren azken makineria.
XVII. mendean, jatorrizko estalkia altxatu eta gaur egungo kanpaien gela jarri zen.
Duela gutxira arte, eraikuntzak zenbait etxebizitza izan zituen. Gaur egun, bertan daude Zarauzko Arte eta Historia Museoa eta Santa Maria la Real aztarnategi arkeologikoaren zati bat.
Historian zehar, zenbait leiho eta ate ireki dira hormetan. Geratzen diren jatorrizko bao bakarrak lehen solairuko sarrera, gezileihoak eta ojiba-leiho bikiak dira.